XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hego-haizearen ipuinak Sendagile maltzurra eta beste

Lurdes IRIONDO kantari ezagunak bi liburuxka argitaratu ditu, gazteen dako, edo obeki esan aurrentzat egoki direnak.

Batak, 100 orrialde baino geyagoko denak sei ipuin biltzen ditu; HEGOAIZEARREN IPUINAK izenburua duena.

Eta bestean, negurri bertsuan, bi ipuin-komediatzen ditu; HEGOAIZEAREN IPUI ETA JAUN DEABRUA bat, eta SENDAGILE MALTZURRA bestea.

Lurdes ezta kantari famatu bat txoilik, irakurleak ongi dakien bezala; idazle oso eta bete bat ere bada.

Espantu aundiko euskal idazle ausarta batzu baino aise atsegiñagoa eta antzetsuagoa.

GERO. Ediciones Mensajero. Bilbao, 1973. Kimu Saila.- Itxaropena Mold. Zarauz. .

Lehen liburuko ipuinak, aurrendako espres idatziak dira, tarteka autoreak ere sartzen dituela marrazki politak.

Kontakizunen artean lelo eta kanta labur farregarri asko ematen ditu erritik artuak, edo erri-tankera aundia dutenak.

Ipuinen ondotik, azken orrialdeetan, bakoitzari doakon kanta dakarra, bere solfa-lerroekin, Azkue-n Kantategitik artuak, Eskolategietan edo, aise ikasteko modura emanak.

Ipuinen gaiak, Barandiaran-en Bilduma aberatsetik ere artu ditu, aurrentzat moldatuak eta egokituak, ez haatik itzez itz, xinpleki eta libreki baizik.

Baina nork ezdaki, aurrendako egoki liraken ipuinak apailatzea, dela zeregin zail eta gaitz bat, artista aundi batek bakarrik osatu dezakena? Hala bada, umilki, errikoak iduri arras, Lurdes-ek idazten ditu, euskara errikoi batez.

, eta azkenik izenburua duen ipuin ardiragarria.

Kontu guztien gaiak ezagunak dira, Azkuenean daudenak, eta artistak lerdenki ornitu ditu, izkuntza errezean.

Beste mintzairetan gauza bera egiten da; erriko folklorean dauden Ipuinak, poetek eta kontulariek apaindu ondotik, graziakin, dute argitara ematen; ezdute besterik egin Andersen, Dickens eta bestek.

ASTO ZAHARRA TUDELATIK deituak, otsoko eta astokoen arteko elkarrizketa ezaguna dauka, apur bat aldatua gisa huntan: .

Azken kontua berriz, luzeago da, biziki minbara, bihotzondo eta nigaregingarria; ezaguna hau ere, Azkue-n dagoena.

Neskatxa ontziratua izenburua duenean, Donibaneko ontzi-kapitain batek, gaixtakeriz, neskatxa polit bat liluratzen du, eta ontzi barrenera ekararazten; min eta pena ederrak pasatuz, azkenean, gizaixoa iltzen.

Kobla osoak ekartzen ditu, Onaindia liburutik artuak.

Nork ezditu bertsu hauek neskatxa horri entzun? ...gero, kapitainak neskatxari: .

Tartetan ere, apaingarri sainduak baditu aurrek eginak; hauen izenak ezartzea merezi dute;- Koro, Jose M. - Inma - Iñigo Bersategui, Karlos Iriondo eta Javi Segurado; 10 urte baino adin gutiagokoak.

Bigarren liburutxoak bi komedia-antzerki ditu: MARTIN AROTZA eta SENDAGILE MALTZURRA daritzanak; honen gaia ere berdin Azkuenetik artua.

Lehena, sorginkerizko ipuina, Barandiaranen xurgatua ere.

Martin behartsua debruarekin dabilla, arimaren truk zoriona lortzekotan; baina azkeneko dena zuzenera ekar-arazten du Martinek.

Bigarrena, luzeago da; bere kanta solfalerroekin.

Lurdes berak ohararazten duen bezala, SENDAGILE MALTZURRA ezta ipuin egokia aurrentzat, gaia ausarta duelako.

Emazte eder eta gaixto batek, gaixoarena eginez, sendakin arin bat etxera ekararazten du, hunekin jostatzeko asmoz, eta senar gaizoa Gasteiza igorriz landare-botika eske.

Baina morroi arlote batek dena salatzen nagusiari, kantatzen duelarik Azkue-n kanta ezaguna:

Nagusien eta morroiaren arteko solasetan haatik, ausarkeri geyegi sartzen dituela autoreak, iduri zaigu.

Aitzaki ezdeus horiez landa, begiak orrialdetik altxatu gabe irakurtzen dala komedia hau, gogotik aitortuko dut (eta irakurleak doblatuko lirakela nago, grafia geyegi tinkatu ezpalu), idatz-estiloan ohartu ere gabe, eta komediagille famatuak, Tristan Bernard, Lebiche bezalakoak, gogora arazteraiño.

Euskal kantari zoragarria bezala ezagutzen zintugun: baina ipuin-komediagile bezala ere, artista aundi bat zaitugu, Lurdes IRIONDO.

A. IRIGARAY.